< Urtarrila 2014 >
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

Ekitaldiak

2014-03-06

Lasarte-Oriako udala

Hiritar foroa abortuaren ingurukoa

Antolatzailea: Emakumeen zentroa

Ordua: 18:30etan

Lekua: Villa Mirentxuko ekitaldi Aretoan

Mota: Hitzaldiak/Conferencias

Emakumeen zentroak, hiritar foroa abortuaren lege aurreproiektuaren ingurukoa antolatu du. 

2014-03-12

Lasarte-Oriako udala

Lasarte-Oria - Donostia bidegorriaren lotura

Antolatzailea: Lasarte-Oriako Udala

Ordua: 18:30

Lekua: Manuel Lekuona Kultur Etxeko hitzaldi aretoan

Mota: Hitzaldiak/Conferencias

URL: Ikusi

Udaleko eta Gipuzkoako foru aldundiko arduradunak izango dira Donostia eta Lasarte-Oria lotuko dituen bidegorriaren proiektua aurkezten.

2014-04-07

Lasarte-Oriako udala

EMAKUME PALESTINARREN ESPERIENTZIAK

Antolatzailea: Mundu bat eta Emakume zentroa

Ordua: 18:30etan

Lekua: Villa Mirentxuko ekitaldi Aretoan

Mota: Hitzaldiak/Conferencias

Kontaktua: 943363958

Hizlaria: Khitam Sa´afin UPWC Palestina

Khitam Saafin. 17 urtez, Palestinako Lurralde Okupatuetako irakasle lan egin zuen. Ikasle eta sindikalista zenetik, Palestinako askapenaren alde borrokatu da bete-betean. Horrez gain, BDS kanpainako batzordeko kidea da, nazioarteko hitzaldietan parte hartzen du eta emakume palestinarren eskubideen aldeko zenbait lantaldetako kidea ere bada nazio-mailan zein nazioartean. Gaur egun, Palestinako Emakumeen Lantaldeen Batasuneko presidentea da.

 

Palestinako Emakumeen Lantaldeen Batasuna (UPWC) emakumeen erakundea da. 1980. urtean sortu zen, eta Palestina okupatuko emakumeekin lan egiten du ikuspegi ezkertiarretik, emakume palestinarren eskari nazional eta sozialen artean lotune organiko sakona dagoela kontuan hartuta. Khitamek dioenez, “emakume palestinarrak euren askatasunaren alde borrokatzen dira, euren herriak egiten duen moduan, eta ez dira geldituko harik eta erabateko askatasuna lortu arte”.

2014-05-21

Lasarte-Oriako udala

ETXEKO LANGILEA, EZAGUTU ITZAZU ZURE ESKUBIDEAK

Antolatzailea: Emakume zentroa

Ordua: 18:00

Lekua: Emakume zentroan

Mota: Hitzaldiak/Conferencias

Lorea Urreta, Bizkaiko Etxeko langileen elkarteko kidearekin batera hitzaldi informatiboa

Maiatzak 21 18,00etan Lasarte-Oriako emakume zentroan

Hitzaldi informatibo honetan etxeko langileek bere eskubideak ezagutu eta beraien lanen inguruko galderak egiteko aukera izango dute. Lorea Urreta Bizkaiko etxeko langileen elkarteko kidea da eta harreman estua du bertako kide diren etxeko langileekin; hauen lana duina izan dadin eta hauek dituzten eskubideak erabili ditzateneko  horretan aritzen da.  

Hilabete honetako ekitaldi guztiak ikusi
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna