Partaidetzazko Aurrekontuak(Galdeketa itxita)
2017-01-11
Herritar estimatu hori:
Lehenbiziko aldiz, Lasarte-Oriako Udalak partaidetza-prozesu bat egingo du 2017ko udaleko aurrekontuak lantzeko, eta zuk ere parte hartzea nahi dugu.
Aurten 500.000 euroko kontu-sail bat erreserbatu dugu, gure udalerrian beharrezkoak diren inbertsioak gauzatzeko. Honekin batera bidaltzen dizugun orrian, Udaletik garrantzizkotzat jotzen ditugun inbertsioen lau proposamen egiten dizkizugu, eta horiez gain zerorrek hautatutakoren bat proposatzeko aukera ere ematen dizugu. Jarraitu beharreko prozedura oso erraza da: eman 1etik 5era puntu horietako bakoitzari, 5a zure iritziz garrantzi gehien duena izanik eta 1a gutxien duena. Behin orri hori betetakoan, udalaren zenbait eraikinetan parte hartzeko jarrita dauden postontzietan utzi ahalko duzu (udaletxe zaharrean, kiroldegi munizipalean, kulturetxean eta osasun-zentroan) otsailaren 8a baino lehen.
Herritarren boto-kopuru gehien jasotzen duen proposamena udalaren 2017ko aurrekontuetan sartuko da, aurrera eramateko.
Parte-hartzaile guztiak adin nagusikoak eta gure herriko bizilagunak direla egiaztatu ahal izateko, zeure izen-deiturak eta DNIaren zenbakia ere jarri beharko dituzu parte hartzeko orrian.
Espero dut esperientzia berri honetan parte hartzera animatuko zarela, guztion artean administrazio irekiago bat lortzeko.
Hemen duzu parte-hartzeko orria
Agur bero bat.
Terrazetako ordenantzarako proposamen eskaera(Galdeketa itxita)
2016-12-02
Udalak epea zabaldu du herritarrek proposamenak egin ditzaten tabernetako eta kafetegietako jarduera arautzeko Udalak abian jarri nahi duen ordenantza berriaren inguruan. Abenduaren 23ra bitartean aurkeztu ahal izango dira proposamenak.
Aspaldi honetan, asko ugaritu da Lasarte-Orian zoru publikoaren erabilera ostalaritzako jardueraren osagarri diren terrazak instalatzeko.
Jarduera hau gauzatzeko lizentzia beharrezkoa den arren, kontua da jarduera hori arautu eta berdinduko duen araudi bat ez izateak nolabaiteko kontrol eza ekarri duela, eta ondorioz, kexa ugari eragin du terraza horien inguruan bizi direnen aldetik.
Hori dela eta, ordenantza bat egiteko premia ikusi du Udalak, batetik, ostalaritza alorrekoek erabilera publikoko espazioekin egin ditzaketen erabilerak arautzeko, aprobetxamendu berezikoak eta aberasteko asmoarekin egindakoak baitira, aldi berean herritarrentzako erabilera komuna babesten delarik; eta bestetik, herritarraren atsedenerako eskubidea zaindu behar da, ostalaritzaren garapenerako eskubidearekin batera, oso sustraitua baitago herritarren artean eta eragin handia baitu herriko ekonomian eta lanpostuetan.
Xedapen arau-emaile hau, printzipioz, balio hauetan oinarrituko litzateke:
- Pertsonek ingurune osasungarri bat izateko duten eskubidea zaintzea, horrekin bermatzen baita, alde batetik, atsedenerako eskubidea, osasunerako eskubidearen elementu osagarri gisa; eta bestetik, integritaterako eta egoitza bortxaezintasunerako eskubidea.
- Lehentasuna emango zaio erabilera komun orokorrari, oinezkoei arreta berezia esakiniz, bermatu egin behar baita herritarrei ez zaiela murriztuko erabilera publikora bideratutako espazioetarako sarbidea, arin, eroso eta segurtasunez sartzeko modukoa izan behar baitu.
- Zuhaitzak, parterrak, hiri paisaiako landareak eta hiri altzariak zaintzea.
- Zerbitzu publikoen funtzionamendua bermatzea, bereziki larrialdietakoak eta lurrazpiko azpiegituretakoak.
Udal honi egokia iruditzen zaio, ordenantza onartzeko prozesuaren aurretik, gai honen inguruan kontsulta bat garatzea, interes kontrajarriak dituzten pertsonei eragiten baitie. Hori dela eta, idatzi honen bidez, gonbidatu egiten ditugu hala nahi duten pertsonak Udalean beren proposamen edo ekarpenak aurkez ditzaten.
2015eko San Pedro jaietako kartela hautatzeko epea zabalik(Galdeketa itxita)
2015-05-07
2015. urteko San Pedro jaietarako Kartel Lehiaketara lanak aurkezteko epea jada amaitu da. Aurtengoan, guztira 8 lan aurkeztu dira lehiaketara eta Lasarte-Oriako udalak herritarren iritzia zein den jakin nahi du, herriko festetako kartela zein izango den hautatzeko. Behin-betiko erabakia Gazteria eta Festak batzordeak hartuko badu ere, bozka guzti hauek kontutan hartuak izango dira. Animatu eta parte hartu!
OHARRA:
Ostiralean bozkatuko dira Kartel lehiaketako partaideen lanak. Interneten bidez jasotako bozketan hainbat arau hauste egon direla detektatu ondoren, Gazteria, Festak eta Kirol departamentuak honako hau adierazi nahi du:
- Aurten interneteko bozkak ez dira kontutan edukiko.
- Batzordekideek egingo dute aukeraketa.
- Datorren urtera begira Kartel lehiaketaren oinarriak errebisatuko dira horrelakorik gerta ez dadin.
Zertaz mozorrotuko zenuke herria 2015eko Inauterietan?(Galdeketa itxita)
2014-10-04
2015. urtera begira beste behin, Lasarte-Oriako udalak, Inauterietako GAIA hautatzeko herritar guztien artean galdeketa bat jarriko du martxan. Galdeketa urria osoan zehar burutuko da eta herritarrek eman ahalko dute haien iritzia webgune honetan. Proposamenak urriaren 26ra bitartean jasoko dira. ZERTAZ mozorrotu nahi zenuke herria 2015eko Inauterietan? Proposatu zure gaia!
2014ko San Pedro jaietako kartela hautatzeko epea zabalik(Galdeketa itxita)
2014-05-07
2014. urteko San Pedro jaietarako Kartel Lehiaketara lanak aurkezteko epea jada amaitu da. Aurtengoan, guztira 30 lan aurkeztu dira lehiaketara eta Lasarte-Oriako udalak herritarren iritzia zein den jakin nahi du, herriko festetako kartela zein izango den hautatzeko. Bozka emateko epea maiatzaren 26ra artean (astelehena, hau barne) egongo da zabalik. Behin-betiko erabakia Gazteria eta Festak batzordeak hartuko badu ere, bozka guzti hauek kontutan hartuak izango dira. Animatu eta parte hartu!
ZERTAZ mozorratu nahi zenuke herria 2014ko Inauterietan?(Galdeketa itxita)
2013-10-04
Iazko inauterien antolaketaren balorazio positiboa egin ondoren, aurtengoak ere modu berean egitea erabaki da. Festa honen antolaketan parte-hartzea handituz eta indartzen ari da. Aurreko urteko pausoei jarraituz, herritarrek gaiak proposatzeko garaia iritsi da. ZERTAZ mozorrotu nahi zenuke herria 2014ko Inauterietan? Proposatu zure gaia!
Epea urriaren 27a arte.
ZER MODUZ? (JAIETAN BLAI 2013 BALORAZIOA)(Galdeketa itxita)
2013-09-30
2013ko San Pedro jaiak pasatu dira jada, eta prespektiba apur bat hartuta, balorazioa egiteko garaia heldu da, datorren urtekoak are hobeagoak izan daitezen. Bete galderak zuretzat festen alde positiboak eta megatiboak zein izan diren azalduaz.
Epea: Irailak 30.
2013ko San Pedro jaietarako ideia bilketa(Galdeketa itxita)
2013-04-02
San Pedro jaien antolaketak eta Lasarte-Oriako udalak honen inguruan antolatutako parte hartze prozesuak aurrera dirau! Martxoaren amaieran herriko elkarteekin bildu ginen eta programaren inguruan jardun ginen. Egitarauaren hezurdura nagusia, beraz, osatuta dago, baina orain eskema horretan izen zehatzak gehitzea da falta dena.
Mitxelin II, merkatal-industriagune bat Lasarte-Oriarentzat?(Galdeketa itxita)
2013-02-18
Gaur egun Lasarte-Oriako Udalak bere esku dauka gune komertzial berri honen eraikuntzari baimena ematea. Eraikitzeko prest dagoen komertzial honek, Udalak lurren kalifikazioaren aldaketa egitea behar baitu.
Herritarren hausnarketa:
Guzti hau dela eta Lasarte Oriako Udalak herritarrekin hausnarketa hau burutu nahi du, egoerak sortu ditzakeen iritzi ezberdinen jakitun.
Galdeketa honek izaera kontsultibo erreflexiboa du eta ez du inolako erabakigarritasunik izango. Baina, herritar guztiei animatu nahi diegu bere iritzia azaleratzera eta honela guztien artean gaiari buruzko panoramika zabala osatzera.
Udalaren irudi korporatibo berria aukeratzeko galdeketa(Galdeketa itxita)
2013-01-31
Galdeketa honen bidez, Lasarte-Oriako Udalak bere irudi korporatibo berria aukeratu nahi dugu.
Aukeraketako lehengo fasea bukatu da eta jadanik baditugu 10 finalistak. Hauek Udaleko arduradun, herriko elkarte eta herritarren bozken artean aukeratu dira. Hurrengo astean otsailaren 11tik 14ra bigarren aukeraketa egingo dugu bertan finalisten artean irabazlea aukeratuko dugularik.
Hala ere, esan beharra dago, internet bidez martxan jarri dugun esperientziak bozkak kontrolatzea oso zaila dela erakutsi digula. Kexa batzuk jaso ditugu, pertsona berak behin baino gehiagotan bozkatzeko aukera duela eta beraz herritarren bozkatzeko aukera kultur etxeko erekusketara mugatuko dugu bigarren faserako.
Azkenik, finalistak ikusgai dituzue bai Kultur etxeko erakusketan nahiz orrialde honetan bakoitzaren memoriarekin.