Ekimenak

Lasarte-Oriako Udalak udalerriari buruzko diagnostiko sozioekonomikoa egin du, eta bertan ondorengo sektoreak identifikatu ditu ekonomia lokaleko garrantzitsuenen artean: Merkataritza, Ostalaritza eta Zerbitzuak.

Udala eta sektore hauen artean komunikazio bide berri bat ireki nahi da. Merkataritza, Ostalaritza eta Zerbitzuak dinamizatzeko jarduerak identifikatze aldera, funtsezkoa izango da sektore horietako eragileen partaidetza.

 

AURREKARIAK:

Lasarte-Oriako Udalak udalerriari buruzko diagnostiko sozioekonomikoaren arabera, udalerriko sektore garrantzitsuenen artean daude Merkataritza (establezimenduen %24,5), Ostalaritza (%8,6) eta beste Zerbitzuak (%42,5).

Bestalde, 2004. urtean Udalak PERCO (Plan de Dinamización del Comercio - Merkataritzaren Dinamizaziorako Plana) egin zuen merkataritzaren egoera aztertzeko eta bertan identifikatu zen beharrezkoa zela Merkataritza eta Udalaren arteko lankidetza eta komunikazioa hobetzea.

 

FASEAK:

Bilerak egiteko 3 sektore ikusten dira: merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak.

Garrantzitsua da sektore bakoitzarekin bilerak egitea dagokion garrantzia emateko.

Prozesuaren faseak ondorengo hauek dira:

  1. FASEA: INFORMAZIAO JASO ETA EMAN.
  2.  FASEA: IDENTIFIKATU DIREN GABEZIAK HOBETZEKO PROPOSAMENAK ETA LEHENTASUNAK EZARRI.
  3. FASEA: SORTUTAKO TXOSTENAREKIKO EKARPENAK
  4. PROZESUAN ATERATAKO EMAITZEN AURKEZPENA.

iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna