Ekimenak

Aurreko urtean Mitxelin fundazioak proiektu bat aurkeztu zion Lasarte-Oriako udalari. Gaur egun hutsak dauden Mitxelin enpresaren lurretan merkatal-industriagune bat eraikitzeko asmotan. Honek ez luke besterik izango, eraikuntza industriala izango balitz soilik baina, erabilera aldatzeko asmoa dutenez lurren kalifikazioa aldatzea eskatzen du eraiki nahi bada. Eta hemen sartzen da jokoan Udala.

 

Udalak proiektu hau publiko egitea erabaki zuen, sortuko dituen iritzi ezberdin eta eztabaiden jakitun. Udalaren iritziz, herritarren hausnarketa merezi duen gaia da eta edozein erabaki hartu aurretik datu guztiak jaso nahi baititu.

 

Udala ondorengo taldeekin bildu da:

 

Alkateak proiektuaren nondik norako guztiak azaldu eta talde ezberdinen kezkak jaso eta galderak erantzun zituen.

Gaia gizarteratzeko eskuorri bat banatu da etxe guztietara. Bertan proiektuaren azalpenak aurkeztu dira eta honekin batera hausnarketarako galdeketa bat proposatu da. Galdeketa honek izaera kontsultibo erreflexiboa du eta ez du inolako erabakigarritasunik izango. Herritarrek parte-hartzea eta beraien hausnarketaren berri ematea garrantzitsua iruditu zaio Udalari.

 

Galdeketa bete ondoren, udal eraikinetan kokatuak dauden parte-hartzeko postontzietan eta  Udalaren HitzaHartu Web-orrian iritzia emateko aukera izan dute herritarrek.

 

Galdetegia Otsailaren 15ean jarri zen martxan eta Martxoaren 1ean eman zitzaion bukaera.

Hauek dira galdetegiaren emaitzak

iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna