Ekimenak

1. FASEA

AURKEZPENA ETA BEHARREZKO ADIERAZPENAK:

Foroan politikari eta teknikariak beharrezko liratekeen azalpen teknikoak emango dituzte. Elkarteei Prozesuaren datak eta bileren helburu zehatzak zeintzuk diren adieraziko zaie (data hauek kronologian zehaztuta agertzen dira).

Garrantzitsua izango da hasieratik, prozesuaren arauak zeintzuk diren adieraztea. Adibidez, diru laguntzetatik, zein puntu diren moldagarriak eta zeintzuk ez eta zergatia.

Foroetan, jada aurretik osatuta dauden balorazio irizpideak hartuko dira lanerako oinarri gisara, eta hauen gainean egingo ditu ordezkari bakoitzak bere proposamenak: mantendu, kendu, aldatu edo zerbait berria gehitu.

Bilera honetan erabaki irizpideak ere landuko dira: egokiena kontsentsua bilatzea litzateke, baina horrelako gai delikatu baten aurrean konplikatua balitz, erabiliko diren irizpideak finkatuko dira.

atzera itzuli
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna