Ekimenak

Herriak azken urteetan aldaketa nabarmena eman du arlo ezberdinetan. Nabarmena izan da eraiki diren etxebizitza eta plaza ezberdinak.

            Eraikitako kale eta plaza hauei izena eman behar zaie. Orain arte, erabaki hau udaletik hartu izan da eta izen emate hau herritarrekin egitea garrantzitsua izango litzateke.

            Hau kontutan izanda eta aurretik egindako ikerketan oinarrituz, kale eta plaza hauek izan ditzaketen izenen proposamen batzuk lortu dira, zehazki izena jarri nahi den plaza bakoitzeko 2  izen atera dira Udaleko teknikariek egin duten azterketatik.

            Ikerketa honetan oinarrituta, herritarrek izenak erabakitzea nahiko litzateke.

Horretarako,Udalak plaza ezberdinei izena jartzeko galdeketa bat martxan jarri du. Orokorrean herri osoaren eta zehazki herritar bakoitzaren iritzia jaso nahi baitu. Honela, prozesuan jasotako hitza hartu eta batzordean plazaratuko da; kontsulta honetan ateratako emaitzak kontutan har daitezen.

Hartu hitza eta eman iritzia!

kontsultaren emaitza

iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna