Albisteak

Zunba saioa euskaraz herriko gaztetxoentzat

2015-11-26 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Datorren abenduaren 3an euskararen eguna ospatuko da. Antolatutako jarduera ezberdinen artean, Lasarte-Orian aurreko larunbatean (azaroaren 28an) eskola-kiroleko jardunean euskaraz bizitzeko mezua aldarrikatuz Zunba ekitaldia antolatu da Udal Kiroldegiko pistan.

Saioa irekia izango da eta bertan LH eta DBHko ikasleek parte hartu ahal izango dute. Hasiera ordua goizeko 11:00tan izango da. Saioa girotzeko erabiliko diren doinu eta audioak euskara hutsez eginak izango dira, beraz Lasarte-Oriako gaztetxoek euskararen aldeko ekimen erakargarri batean parte hartzeko aukera izango dute. Jardueran parte hartzeko aldez aurretik ez da izenik eman behar, baina hori bai, parte hartu nahi dutenek, saioa hasi baino minutu batzuk lehenago, kirol jantziarekin prest egon beharko dute Kiroldegiko pistan.

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna