Albisteak
Zumaburu ikastetxea eraberritzeko proiektuaren idazketa kontratatu da
2015-10-21 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Markitek enpresa da Zumaburu ikastetxe publikoko teilatua eta fatxada zaharberritzeko obren proiektua idazteaz arduratuko dena.
Eskaintza hiru enpresari eskatuta, Markitec enpresari adjudikatu zaio, harena izan baita ekonomikoki onuragarriena, guztira 20.570 euroan. Proiektua entregatzeko epea 3 aste izango da.