Albisteak

Zine berezia azaroak 14 eta abenduak 5ean Giza Eskubideen inguruan

2014-11-12 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Udalak azaroaren 10etik abenduaren 10era bitarteko hilabetea Giza eskubideen inguruko hilabete moduan ezaugarritua dago. Izan ere, data hauen artean egun esanguratsuak baitaude: azaroak 10 Oroimenaren eguna, azaroak 25 emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna eta abenduak 10a azkenik Giza eskubideen nazioarteko eguna.

 

Guzti hau dela eta, hilabete osoan zehar ekimen ugari izango dira giza eskubideen gaiari loturik. Horien artean zineak ere bere lekua izango du eta bi emanaldi pelikula emanaldi berezi prestatu dira Okendo Zinemaren laguntzaz. Lehenengoa azaroaren 14an, ostirala, gaueko 22:00etan izango da eta “La sal de la Tierra” filma ikusteko aukera izango dugu. Eta bigarrena berriz, abenduaren 5an gaueko 22:00etan izango da eta “Omar” pelikula proiektatuko da.

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna