Albisteak

ZESTA PUNTAN HASTAPENA

2018-02-28 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Lasarte-Oriako Udal Kirol Zerbitzuak Zesta Puntan hasteko saio berezia antolatu du 2006, 07, 08 eta 09an jaiotako neska-mutilentzat. Jardunaldia martxoaren 17an garatuko da, arratsaldeko 16:00etan, udal kirol guneko pilotalekuan (Michelin).

Interesa duten pertsonek, datorren astelehenean, martxoak 5ean hasita Maialen Chourraut kiroldegian eman beharko dute beraien izena. Plaza kopurua mugatua denez izen-emate zerrenda errespetatuko da.

Jarduera doan izango da udal kirol instalazioen bazkideentzat.

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna