Albisteak

Zero Settek kirolaren historiari buruzko diaporama aurkeztu du

2017-12-11 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Zero Sette akordeoi-orkestrak, Maite Iglesias kulturako zinegotziarekin batera, datorren abenduaren 16an larunbatarekin Kulturetxean zuzeneko musikaz lagunduta proiektatuko den diaporama aurkeztu du.

Lan sakon baten bidez 413 istorio eta 510 argazki bildu ondoren, Zero Settek aurkez dezake, azkenean, Lasarte-Oriakko kirolaren historia jasotzen duen lan bikain bat. Gure herrian gertatutako edo lasarteoriatarrek garrantzizko parte-hartzea izan duten istorioak jasotzen dituen lana.

Orkestrak zuzenean joko dituen hainbat musika-piezaz lagunduta egongo den diaporama honetan, Lasarte-Orian zeresan handia duten edo izan duten 25 kirol-espezialitate errepasatzen dira. Hasi jadanik desagertutako batzuetatik, hala nola automobilismoa, golfa edo aerodromoko jarduerak, eta izaera tradizionaleko beste batzuetaraino, hala nola herri-kirolak, bola-jokoa eta toka; hasi gure herrira arrakasta olinpiko handiak ekarri dituzten batzuetatik, hala nola halterofilia, eskubaloia edo arraunketa, eta gaur egun oso praktikatuak diren beste batzuetaraino, hala nola futbola edo saskibaloia.

Diaporamak eskertze berezia ere egiten die beren materiala eta ahalegina jarri duten pertsona, entitate eta kirol-klubei, 15 aipamen eginez: Texas Lasartearra, Santa Barbara elkartea, Batasuna elkartea, Beltzak, Gorga, Ostadar, Indarra, Michelin, LOKE eta Intza taldeen aldetik; Pili Fernández, Txema Vallés, Julian Sagardia, Eduardo Galardi eta Iñigo Ayestaran norbanakoen aldetik.

Amaitzeko, muntaketak aipamen berezia egiten die espezialitate ezberdinetako kirolaren munduarekin zerikusia duten 21 pertsona ezaguni.

Diaporamaren muntaketak 2.738,50 euroko aurrekontua izan du, udalak osorik finantzatua.

Diaporama

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna