Albisteak

Zerbitzu Sozialen tailerrak familientzat

2015-10-21 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Lehenbiziko tailerra 6tik 11ra urteko adingabeen gurasoentzat izango da. HeziZerb elkarteak emango du Villa Mirentxun azaroaren 2an, 9an, 16an, 23an eta 30ean, astelehenarekin, 17:30etik 19:30era. Tailerrean landuko diren gaiak hauek dira: nola arauak eta mugak ezarri familiako bizikidetza errazteko, adimen emozionala eta sozializazioa sustatzeko eta berdinen arteko gatazkak prebenitzeko, nola hitz egin “tabu” diren gaiei buruz eta sare sozialen eta bideojokoen erabilerari buruz.

 

Bigarren tailerra, berriz, 12tik 18ra urteko nerabeen gurasoentzat izango da. Lehen aipatutako gaiak lantzeaz gain, sare sozialen arriskuez ere ariko da (sextinga, ziberbullinga...), bai halaber nerabezaroan drogen erabilerari aurre egiteko moduaz. Tailerra azaroaren 4an, 11n, 18an eta 25ean eta abenduaren 2an egingo da, asteazkenarekin, 17;30etik 19:30era bitartean, Villa Mirentxun.

 

Hirugarren tailerra, kasu honetan Bidez Bide elkarteak emango duena, Lasarte-Orian berrelkartzeko eta berriz biltzeko prozesuak bizi dituzten edo etorkizunean hori egiteko asmoa duten familia immigranteentzat izango da. Bi tailer egingo dira aldi berean, bata gurasoekin eta bestea seme-alabekin. Landuko diren gaien artean: doluak, talka kulturala, egokitzeko prozesuak; banatzea, berrelkartzea eta berriz biltzea; ingurune berrian sozializatzea, erlazionatzea eta haztea; jatorriko herrialdeko familia eta urrutiko harremanak... Saioak hamabostean behin egingo dira, asteazkenez, urriaren 14an eta 28an, azaroaren 11n eta 25ean eta abenduaren 9an, 17:00etatik 19:30era, Emakumeen Zentro Zibikoan.

Tailer guztiak dohainik dira, eta inskripzioa egin nahi dutenek Zerbitzu Sozialen Departamentura joan beharko dute, Villa Mirentxun, taldea osatu arte.

 

Ikusi gida, inskripzio orria eta kartelak

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna