Albisteak
Zabalik dago gazteentzako entsaio-lokalak eskatzeko epea
2017-07-12 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Udalak, herri honetako musika-taldeei babesa emateko neurri gisa, haien esku jartzen ditu Gaztelekuan horretarako dauden lokalak. Horiek erabili ahal izateko, horien eskaera egiteko epea ireki da, uztailaren 21era arte. Interesatuek eskaera-orri bat bete beharko dute eta udaletxeko erregistroan entregatu.
Gogoarazi behar da bi entsaio-areto daudela, eta horiek erabiltzeko ordutegia 9:00etatik 24:00etara dela, astelehenetik igandera. Lehentasuna izango dute 30 urtetik beherakoez osatutako taldeek, bai eta udalerrian erroldatutako kideez osatuek ere.