Albisteak

Zabalik dago epea eskolaz kanpoko eta kultur arloko jardueretarako diru-laguntzak eskatzeko

2016-11-22 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Gaur GAOn argitaratzen denez geroztik, 10 eguneko epea zabalduko da kultur elkarteek eta Guraso Elkarteek beren eskaerak aurkez ditzaten. 9063 euro emango dira kultur jardueretarako eta 9494 euro eskolaz kanpokoetarako.

Kultur jardueretarako diru-laguntzak, norgehiagokako erregimenekoak, Lasarte-Orian kultura sustatzeko eta zabaltzeko alorrean interes orokorreko jarduera bat egiten duten erakundeentzat edo elkarteentzat dira.

Kultura sustatzeko eta zabaltzeko jarduerak arteekin, zientziekin, historiarekin, kultur ondarearekin eta letrekin lotuta egongo dira. Animazio sozio-kulturalekoak, berriz, hauek izango dira: aisialdikoak, sormena bultzatzekoak, herritarren parte-hartzean oinarrituta Bizilagunen Elkarteen ekitaldiak sustatzeko direnak, eta arte eszenikoen, plastikoen, literaturaren eta musikaren alorrean jarduerak antolatzea helburu dutenak.

Eskolaz kanpoko jardueretarako laguntzak ere, norgehiagokako erregimenekoak, pertsonez osatutako elkarteei edo taldeei zuzenduak daude, betiere Lasarte-Orian eskolaz kanpoko heziketaren eta gurasoen prestakuntzaren alorrean interes orokorreko jarduerak egiten dituztenean.

Kasu honetan, jarduera hauek jaso ditzakete diru-laguntzak: eskolaz kanpoko alorrean, Lasarte-Oriako ikastetxeetako ikasleei eta haien gurasoen prestakuntzari zuzenduta egonik, Lasarte-Oriako Udalaren ekimenen osagarri edo ordezko direnak.

Bi kasuetan, hauek dira baloraziorako irizpideak:

a- Aurkeztutako programak edo proiektuak, gehienez ere 40 puntu, honako alderdi hauen arabera:

b- Programaren edo jardueraren aurrekontuak, gehienez ere 40 puntu.

c- Erakunde eskatzailearen ezaugarriek, gehienez ere 20 puntu, alderdi hauen arabera:

Informazio osoa Jarduera Kulturalak:

  http://administrazioa.lasarte-oria.eus/eu/html/24/2939.shtml

Informazio osoa Eskola-orduz kanpoko jarduerak:

http://administrazioa.lasarte-oria.eus/eu/html/24/2940.shtml

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna