Albisteak

Zabaleta Berriko eta Zataraingo babes ofizialeko 70 etxebizitza zozkatu dira Lasarte-Oriako notarioaren eta alkatearen aurrean

2018-01-10 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Construcciones Aburuza eta Promociones Arroka 2017 promotoreek Jesus Zaballos alkatearen eta Lasarte-Oriako notarioaren aurrean egin dute babes ofizialeko 70 etxebizitzen zozketa. Horietatik 46 Zabaleta Berriko promozioari dagozkio eta 24 Zataraingoari.

Zozketa eginda, etxebizitza baten adjudikatario gertatu diren pertsonak hurrengo zenbaki hauek dituztenak dira:

Zataraingo promozioaren kasuan, desgaitasuna duten pertsonei egokitutako etxebizitza bat dago, eta zuzenean adjudikatu da, kategoria horretan etxebizitza eskatzen zuen pertsona bakarra baitzegoen. Itxaron-listak, bi kasuetan, listako hurrengo zenbakiekin osatuko dira, dagokien hurrenkeran.

Babes ofizialeko 70 etxebizitza zozkatuak iazko maiatzean lehiaketara atera ziren partzela munizipalei dagozkie. Zataraingo operazioa eremu horretako 1. fasearen parte da, eta dagoeneko martxan dira hura urbanizatzeko obrak. Kasu honetan, 1.085 m²-ko partzela bat adjudikatu zitzaion Construcciones Aburuza enpresari. Partzela munizipal horretan eraikiko dira zozkatu diren babes ofizialeko 24 etxebizitzak, trastelekuarekin eta garajearekin. Eraikitako azalera osoa 2.266 m²-koa izango da.

Zabaleta Berriko kasuan, babes ofizialeko 46 etxebizitza eraikiko dira 1.218 eta 1.344 m²-ko bi partzelatan. Bi bloke eraikiko dira, bakoitzean 30 etxebizitza garajearekin eta trastelekuarekin eta 14 eranskin eginez, partzela bakoitzean eraikitako azalera 2.890 m²-koa izango delarik. Promozioko gainerako 14 etxebizitzak eraikitzaileak Udalari partzelagatik pagatu beharrekoaren parte dira. 14 etxebizitza horiek alokairu sozialeko erregimenean aterako dira Udalari entregatu zaizkionean.

Alkateak adierazi zuen moduan, joan den irailaren 4an Etxebidek zozketarako izena emateko epea ireki zuen, bere datu-baseetan Lasarte-Oriako udalerriko babes ofizialeko etxebizitza baten eskatzaile gisa zeuden pertsonentzat. Epe hori 2017ko urriaren 2an amaitu zen, eta 300 lasarteoriatar baino gehiago apuntatu ziren. Haien artean egin da zozketa.

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna