Albisteak

Zabaldu egin da udalaren WiFi sare doakoa

2016-06-10 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Udalaren WiFi sareari beste sarrera-puntu bat gehitu zaio, Antonio Mercero eraikina estaliko duena. Haren inguruari ere emango dio estaldura, Okendo Plazan eta Askatasuna Parkean.

 

Udalaren WiFi sareak une honetan eraikin munizipal gehienak eta haien ingurumariak estaltzen ditu: Manuel Lekuona Kulturetxea, kirol-zelaiak, Villa Mirentxu, Gaztelekua, Udal-Euskaltegia, Kiroldegi Munizipala, Obra eta Zerbitzuen Pabiloia eta Udaletxea. Zerbitzuak darabiltzan SSID identifikadoreak "Udala" eta "Udalwifi" dira.

 

Sare horretara konektatu ahal izateko, interesatuek sare horren erabiltzaile gisa erregistratu behar dute.

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna