Albisteak

Yoga familian

2018-02-12 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Lasarte-Oriako Udalak Yogan hasteko saio berezia antolatu du neska-mutilentzat. Jardunaldia otsailaren 24an garatuko da. Jarduera doan izango da udal kirol instalazioen bazkideentzat.

Lasarte-Oriako Udal Kirol Zerbitzuak Yogan hasteko saio berezia antolatu du 2006, 07, 08 eta 09an jaiotako neska-mutilentzat, beraien aitak edo amak lagunduta. Jardunaldia otsailaren 24an garatuko da, arratsaldeko 16:30ean, Maialen Chourraut kiroldegian.

Interesa duten pertsonek, datorren astelehenean, otsailak 12an hasita Maialen Chourraut kiroldegian eman beharko dute beraien izena. Plaza kopurua mugatua denez izen-emate zerrenda errespetatuko da.

Kartela ikusi

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna