Albisteak
XXXV. SANTA ANA PALA TXAPELKETA
2016-06-20 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
ARAUDIA ETA EGUTEGIA
9 bikotek hartuko dute parte, bi taldetan banatuak. Txapelketak bi fase izango ditu.
1. fasea
Ligaxka-sistemaren bidez jokatuko da, buelta bakarrean. Talde bakoitzeko lehenengo biak sailkatuko dira txapeldunen fasea jokatzeko.
Txapeldunen fasea jokatu ahal izateko lehenengo faseko partida guztiak jokatu behar dira.
Sailkapena egiterakoan kontuan hartu beharreko datuak, lehentasunaren araberako hurrenkeran:
1- Lortutako puntuak (irabazitako partidua 2 puntu, galdutakoa 1 eta ez aurkeztea 0).
2- Berdindutakoen arteko emaitza
3- Tantoen bataz bestekoa
Txapeldunen fasea
Sailkatu diren lau bikoteek bigarren fasea ligaxka bidez jokatuko dute. Finalerdiak ondoko eran jokatuko dira: Ligaxkaren lehenengoak hirugarrenekin eta bigarrenak laugarrenekin.
Materiala
Txapelketan erabiliko den pilota aukeratzea antolatzaileen ardura izango da.
Tanteoa
Partiduak 30 tantora dira.
Sakea eta pasa
Sakea 7tik 4ra izango da. 7a beti pasa da.
Epailea
Antolakuntzak epaile bat izendatuko du zeinak txapelketaren partiduetan arbitroaren lanak egingo dituen; berak hartutako erabakiak derrigor bete beharrekoak izango dira.
Ordutegia
Partiduak Loidibarrengo pilotalekuan astelehenetik ostegunera jokatuko dira, 18:30etik 20:30era (egunean bi partidu). Partiduaren hasierako orduan aurkeztu ez den bikoteari 30 – 0ko emaitza eta 0 puntu apuntatuko zaio.
Partidaren bat jarritako egun eta orduan jokatzerik ez badago, tartean dauden jokalariak ados jarri beharko dira astebeteko epean jokatzeko. Atzeratutako partiduaren emaitza txapelketaren ardura duen pertsonari jakinarazi beharko diote. Aurrekoa betetzen ez bada, plazamendua eragin duenari partida galdutzat emango zaio.
Erretiratutako eta lesionatutako parte-hartzaileak
Arrazoia edozein dela, bikoteren batek txapelketa utziz gero, jokatu dituen partiden emaitzak baliogabetzat joko dira.
Txapelketaren egutegia lesioengatik ez da aldatuko.
PARTAIDEEN ETA TALDEEN TAULA |
|
A TALDEA |
B TALDEA |
Josu Iparragirre Luis Bautista |
Xenki Astiazaran Iñigo Arluziaga |
Xabier Arteaga Beñat Esnaola |
Gurutz Iturbe Josu Arabaolaza |
Jon Pagola Jesús Ferreiro |
Josu Uzkudun Gari Arteaga |
Bernaitz Odriozola Joserra Altzibar |
Mikel Begiristain Jon Begiristain |
------------------ |
Axular Iparragirre Eneko Aranburu |
1. FASEA
EGUTEGIA
JARDUNALDIAK |
DATA |
A TALDEA |
B TALDEA |
1. JARDUNALDIA |
Ekainak 20 |
1 - 3 |
1 – 3 |
|
Ekainak 21 |
4 - 2 |
4 – 5 |
2. JARDUNALDIA |
Ekainak 22 |
4 - 3 |
5 – 1 |
|
Ekainak 23 |
2 - 1 |
2 – 4 |
3. JARDUNALDIA |
Ekainak 27 |
3 - 2 |
3 – 5 |
|
Uztailak 04 |
1 - 4 |
1 – 2 |
4. JARDUNALDIA |
Uztailak 05 |
---------- |
2 – 3 / 4 – 1 |
5. JARDUNALDIA |
Uztailak 06 |
---------- |
5 – 2 / 3 – 4 |
2. FASEA
EGUTEGIA
1. JARDUNALDIA |
Uztailak 11 |
1 - 3 |
4 - 2 |
2. JARDUNALDIA |
Uztailak 13 |
4 - 3 |
2 – 1 |
3. JARDUNALDIA |
Uztailak 18 |
3 - 2 |
1 - 4 |
FINAL ERDIAK |
Uztailak 20 |
|
|
FINALAK |
Uztailak 26 |
|
|
FINALEN ORDUTEGIA.
- 17:15. 3., 4., posturako partida.
- JARRAIAN: TXAPELKETAREN FINAL NAGUSIA.
Finalen bukaeran irabazleei sariak banatuko zaizkie.