Albisteak

Worldkafea , kafe bat aniztasun kulturala lantzeko lehen pauso bezala

2013-10-03 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Aniztasuna eta Kooperazioa

Aurreko ostiralean Worldkafe ekimena burutu zen Okendo plazan eta bertan, herriko hainbat elkarteetako ordezkari eta herritar interesatuak izan ziren mahai baten inguruan aniztasun kulturalaren inguruko beraien bizipen eta ikuspuntuak  elkarbanatzen.

 

Hasiera batean, udalerrian egina dagoen aniztasunaren inguruko azterketa kualitatiboa azaldu zen eta bertan parte hartu zuten pertsonen esaldi batzuk ere irakurtzeko aukera izan zen. Gure udalerriko errealitatean pentsarazi eta hausnartzeko parada, bertan jaiotako eta kanpotik etorritako lasarteoriatar zahar eta gazteen iritziak eta ikuspuntuak sentituaz.

 

Gainera, kultura, migrazioa eta kulturartekotasuna bezalako kontzeptu desberdinak ere azaldu eta beraien garrantzia azpimarratu zen. Eta talde lana oinarri, herritar bakoitzaren iritzi trukaketa gauzatu zen, giro goxoan,  kafe baten bueltan. Entzun, esan, idatzi, marraztu, sentitu…eta ondo pasa.

 

Hala ere, topaketa hau, kulturen arteko elkar ezagutza bide luzean hasiera besterik ez da izan eta aurrera begira beste pauso asko emango dira. Orain, gizarteko alor bakoitzean herriak duen aniztasuna aztertzeko, elkarte eta pertsona interesatuak gaikako lan taldetan bilduko dira urriaren erdialdetik aurrera:

 

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna