Albisteak
Wifi publikoko autentikatze sistema komuna
2016-11-15 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
"Zerbitzua hobetzeko asmoz, Wifi publikoa ematen duten Gipuzkoako udal batzuk autentikatze sistema komun bat jarri dute martxan, beste udaletik datozen erabiltzaileek zerbitzua erabil ahal izateko. Lasarte-Oria, Andoain, Hernani, Errenteria, Aretxabaleta eta Zumarragak badute sistema hori eta, laister, Tolosak eta Pasaiak.
Hemendik aurrera, Lasarte-Oriako udalaren wifi erabiltzaileek, izen eta gako berarekin, udal horien Wifi zerbitzua ere erabil dezakete."