Albisteak

Villa Mirentxuko Trinketea modu librean erabili daitekeen azpiegitura bilakatu da

2014-12-01 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Trinketea eraberritu eta ireki zenetik bere erabilera kiroldegiko abonatuentzako bakarrik mugatua egon da. Orain ordea, araudi hau aldatu egin da eta hemendik aurrera edonork erabil ahal izango du kiroldegiko ordutegiaren barruan. Hala ere, atea ez da kenduko kirol azpiegituraren egoera ona babesteko eta arriskutsua izan daitekeen puntu beltz bat bihurtu ez dadin. Eta beraz, erabili nahi duenak ate ondoan dagoen txirrina jo beharko du sartzeko.

 

Erabaki hau kirolaren eta jarduera fisikoaren sustapenean oinarriturik hartu beharreko neurrien barruan kokatzen du Udalak eta etorkizunean bide honetan pausu gehiago eman nahi ditu.

 

ERABILERA ARAUAK:

 

1.- Trinketearen erabilera irekia da eta modu librean erabili daiteke Lasarte-Oriako udal kiroldegia zabalik dagoen ordutegian.

 

2.- Trinketea PILOTAREN modalitate ezberdinetan jarduteko da, erabilpenean lehentasuna izango dute PILOTAREKIN zer ikusia duten kirol jarduerak.

 

3.- Instalazioa libre badago, bertara sartu nahi izanez gero jo txirrina.

 

4.- Trinketearen erabilpenean lehentasuna izango dute Lasarte-Oriako Udalak baimendutako jarduerak.

 

5.- Herritar guztiek Trinketea erabili ahal izateko, erabilpen bakoitza gehienez ere ordu t’erdira mugatuta dago.

 

6.- Erabiltzaileak kirol instalazioan garatuko duten jardueraren arduradunak dira eta baita instalazioaren erabilpen egokiaren arduradunak ere. Edozein matxura ikusiz gero, mesedez lehenbailehen Udalaren Kirol Zerbitzuei jakinarazi (telefonoa 943.376182).

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna