Albisteak

Uztaileko kultura-programazioa

2018-07-03 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Maite Iglesias kulturako zinegotziak eta Juantxi Ugarte kultur teknikariak uztaileko agenda kulturala aurkeztu dute.

Kultura-programazioa kalera tokialdatuko da. Aire libreko zinema, kale antzerkia eta dantza. Santa Ana egunaren jiran, Lasarte-Orian tradiziozkoak diren artisau-azoka eta parodia izango ditugu.

Udako Zinemak bi film proiektatuko ditu Okendo plazan 22:15ean: uztailaren 5ean SING STREET ikusi ahalko dugu, eta 19an LA TORTUGA ROJA. Euria ari badu, proiekzioa Elizatze plazara tokialdatuko da.

Kale-antzerkian, hiru dira Okendo plazan programatu diren emanaldiak. Uztailaren 6an, 19:00etan, Hortzmuga taldeak Jule obra eskainiko du. Hilaren 12an, ordu berean eta leku berean, Ganso&Cia konpainiak Bebo Royal antzeztuko du, eta uztailaren 13an, 18:00etan, Eibade taldeak Txapela Buruan eta Dantza Munduan. Hiru antzezlanek daukate Eusko Jaurlaritzaren “Kale Antzerkia Bultzatuz” programaren finantzazioa.

Uztailaren 20an, Okendo plazak 19:00etan dantza eta antzerkiko emanaldi bat eskainiko du Hika Teatroaren eta Oinkari dantza-taldearen eskutik, Sagartu izenekoa.

Liburuxka ikusi - Agenda

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna