Albisteak
Uztailaren 1tik aurrera ospitaleetara doazen autobusak kale nagusitik pasako dira
2013-06-25 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak
Gure udalerria gurutzatzen duten bi lineak aldaketak izango dituzte hurrengo uztailaren 1tik aurrera zerbitzua hobetzeko helburuarekin. Bi ibilbide hauek, zehazki, Usurbilen hasi eta batetik ospitaleetan eta bestetik Astigarragan bukatzen zirenak dira. Ibilbide berriek, lasarteoriatarrei ospitaleetara joateko autobusak kale nagusiko hiru geltokietan hartzeko aukera emango die, Tajamarko errotondara gerturatzeko beharrik izan gabe.
Burutuko diren aldaketa hauek, udalerriko zenbait auzo elkarteen eskaerei erantzuteko egingo dira eta Udalaren ustetan Lasarte-Oriako komunikazioen mesedetan.