Albisteak
URTARRILEKO AGENDA KULTURALA
2016-12-27 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
MEGABAk antolatutako Errege kabalgatak, programazio berria antolatu du urtarrilean umez osatutariko konposizio batekin. Danok Kideren topaketa musikalek eta zineak osatzen dute hilabetea.
Jesus Zaballos alkateak aurkeztu du urtarrilerako programazio kulturala, kulturako zinegotzia den Maite Iglesias eta udaleko teknikariekin batera..
MEGABAk eta gainerako laguntzaileek gure herrira erregeen magia ekartzeko urtero egiten duten lana eskertu du Alkateak. Urtarrilaren 5ean Erregeak Okendon eta Birgitarrenetan egongo dira azken gutunak jasotzeko. Eta arratsaldean, 18:00etatik 20:00ak bitartean Errege magoen kabalgata magikoak Lasarte-Oriako kaleak beteko ditu bere karroza, suziri, suziri-eramaile eta erregeekin.
21ean, umeen antzerkia egiten duen Glu Glu Konpainiak, “Mari Kixkur” obra ekarriko du kultur etxera.
28an Danok Kidek, bere 12 musika topaketen artean, Aretxabaletako abesbatza ekarriko du Birgitarrenera.
Haur-zinean “Ozzy” animaziozko filma ikusi ahal izango da euskaraz, hilaren 8an. 15ean “Ribbit”, 22an “Canta”, eta 29an “Cuervito Calcetín: la gran carrera”. Helduentzako zinemak hurrengoak ekarriko ditu: 8an “Villaviciosa de al lado”, 15ean “1898: los últimos de Filipinas”, 22an “Passengers” eta 29an “Comanchera”. “Okendo” zine-forumak proposatzen du: 13an “Igelak” eta 27an “I Daniel Black” jatorrizko bertsioan.
Hilabete honetan zehar, ikuskizunetarako interesa dutenek, Gipuzkoako Foru Aldundiko bonuak lortu ahali zango dituzte 15 eurogatik, 10 euroko deskontua suposatzen duena. Interesatuta daudenak, takila ordutegian pasa daitezke jasotzera.