Albisteak
Urriaren 6an Lasarte-Oriak Survival Zombieren bigarren edizioa hartuko du
2018-08-29 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Urriaren 6an Lasarte-Oriak Survival Zombieren bigarren edizioa hartuko du. Gure herriko kaleetan barrena izugarri ondo pasatzeko gau bat.
Aurten, Gazteria departamentuak 5 euroko oinarrizko deskontua eskainiko die biziraule nahiz zombie moduan sarrera erosten duten eta Lasarte-Orian erroldatuta dauden 15etik 30era urteko gazteei. Horrez gain, 100 sarrera zozkatuko ditu gazte horien guztien artean, betiere Udalaren Gaztelekuan izena emana badute.
Zozketan parte hartzeko bete beharreko baldintzak hauek dira:
-
15 eta 30 urte bitarteko adina izatea.
-
Lasarte-Orian erroldatua egotea.
-
Izena Udalaren Gaztelekuan dagoen gazte-informazioko bulegoan eman behar da (Jaizkibel plazan), irailaren 7tik 18ra bitartean, 12:30etik 20:00etara.
(Hilaren 10eko eta 17ko astelehenetan izan ezik, Gaztelekuko gazte-informazioko bulegoa itxita egongo baita).
Izena emandako gazte guztien artean zozketa publikoa egingo da irailaren 21eko ostiralean, 18:00etan, Udalaren Gaztelekuan bertan dagoen areto polibalentean.
Sarrerak aurki egongo dira Internet bidez erosteko moduan enpresa antolatzailearen webgunean, zeina aurten ere WRG (World Real Games) izango baita. Egingo den jarduerari buruzko informazioa ere aurkituko dugu webgunean.
survivalzombie.es/survival/Entradas/