Albisteak

Urriaren 3an Anitzen Sarea Euskararen Maratoian eta estereotipoen kontrako kanpainaren aurkezpena

2016-09-28 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Lasarte-Oriako Udalak aniztasuna eta elkarbizitza sustatzeko lanean jarraitzen du. 2015 eta 2016 hasiera bitartean gogoeta prozesua egin zen herritar eta eragileekin Anitzen Sarearen baitan. Emaitza gisa 2016an garatzeko plangintza osatu zen, hau da, aniztasuna eta elkarbizitza sustatzeko lan-ildoak eta ekintzak zehaztu ziren. Orain, zehaztutako planifikazioa garatzeko unea iritsi da.

Hori dela eta, 2016an aniztasuna eta elkarbizitza lantzeko plangintza aurkezteko eta garatzen hasteko saiora gonbidatzen eta deitzen zaituztegu. Bereziki bi gai jorratuko ditugu: Anitzen Sarearen parte hartzea Euskararen Maratoian eta estereotipoen kontrako kanpaina.

Urriaren 3an arratsaldeko 18:30etan Villa Mirentxun (beheko aretoan).

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna