Albisteak

Urriak 11: Buruntzaldeko ibilbideen egunaren 8. edizioa

2015-10-06 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Herrietan ibilbide-zati bakoitzaren inguruko trazatuak, profilak eta distantziak erakusten dituzten panelak daude, bideetan, berriz, norabideak eta distantziak markatzen dituzten geziak eta zuinak. Seinale horiek guztiak udalerri bakoitzaren identifikazio-koloreak aintzat hartuz ipinita daude (Lasarte-Oria: urre zaharra, Urnieta: berdea, Usurbil: laranja eta Andoain: urdina); hala, seinale bat bidean ikusten dugunean zein ibilbidetan gauden jakingo dugu.

Zehazki esanda aukeran dauden ibilbideak ondoko hauek dira:

- ANDOAIN – LASARTE-ORIA. Koloreak, urdina eta urre zaharra; 7,9 km.ko luzera du; oinez soilik egin daiteke eta mendiko oinetakoa beharrezkoa da.

- ANDOAIN – URNIETA. Koloreak, urdina eta berdea; 4,8 km.ko luzera du; oinez edo bizikletaz egin daiteke eta kirola egiteko oinetakoa beharrezkoa da.

- ANDOAIN – USURBIL. Koloreak, berdea eta laranja;  14,9 km.ko luzera du (luzeena da); oinez soilik egin daiteke eta mendiko oinetakoa beharrezkoa da.

- LASARTE-ORIA – URNIETA. Koloreak, urre zaharra eta berdea; 3,9 km.ko luzera du; oinez edo bizikletaz egin daiteke eta kirola egiteko oinetakoa beharrezkoa da.

- LASARTE-ORIA – USURBIL - AGINAGA Koloreak, urre zaharra eta laranja; 9,00 km.ko luzera du (Santuene barrena Aginagako Mapil ingururaino); oinez edo bizikletaz egin daiteke eta  kirola egiteko oinetakoa beharrezkoa da.

Buruntzaldeako 2015-2016 ikasturterako planean aurreikusten den bezala, ibilbide hauek guztiak ezagutarazteko martxa bat antolatzea proposatzen da, alegia, Buruntzaldeko ibilbideen eguna, 2015ko urriaren 11an (igandea).

 

Buruntzaldeko Ibilbideen eguneko zehaztasunak:

EGUNA: 2015ko urriaren 11a, igandea.

ORDUTEGIA: 9:00 - 14:00 bitarte

KONTROLAK ETA ANOA: Herri bakoitzean kontrol une bat egongo da (Usurbilen bi), argibideak emateko eta mokaduak eta edatekoak banatzeko.

- USURBILEN: Santueneako auzoan, Zorrotzeko zubiaren parean eta Aginagan Mapil inguruan

- ANDOAINEN: Udaletxe azpian

- LASARTE-ORIAN: San Pedro elizaren ondoko plazan

- URNIETAN: Udaletxea azpian

Partaide bakoitzari abiatzen denean txartel bat emango zaio, abiatzen den lekuko zigiluarekin; partaide batek bi ibilbide eginez gero, egunaren oroigarria den riñonera bat jasoko du opari. Salbuespenak Andoain-Usurbil eta Andoain-Lasarte-Oria ibilbideak dira, bietako edozein norabidean eginez gero riñonera lortuko baita.

Bukaeran autobus zerbitzua izango da norbera abiatu den herrira itzultzeko; zerbitzu hau erabiltzeko, derrigor, hasieran jasotako txartela zigilatua aurkeztu beharko da. Ordutegiak hauek dira:

AGINAGA

USURBIL

LASARTE-ORIA

ANDOAIN

URNIETA

Ezpaldiko gasolindegia

gasolinera

S.OInazio borobilgunea Rotonda

Dorretxeko biribilgunea

Rotonda de la Casa Torre

Goiko plazaren atzealdean

Trasera de Goiko Plaza

Kiosko geltokian

12:00

12:07

12:15

12:30

12:40

13:00

13:07

13:15

13:30

13:40

14:00

14:07

14:15

14:30

14:40 (bukaera)

Antolaketa: Buruntzaldeko udalerriak (Andoain, Lasarte-Oria, Urnieta, Usurbil).

Kolaboratzaileak:      Andatza Mendi Elkartea.

                               Euskalduna Mendizale Elkartea.

                               Ostadar K.F, Sección de Montaña.

                               SUPER AMARA.

Antolaketaren arduraduna: URNIETA

Kontrol puntuen arduraduna: UDALERRI BAKOITZA

 

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna