Albisteak
Urriak 11: Buruntzaldeko ibilbideen egunaren 8. edizioa
2015-10-06 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Herrietan ibilbide-zati bakoitzaren inguruko trazatuak, profilak eta distantziak erakusten dituzten panelak daude, bideetan, berriz, norabideak eta distantziak markatzen dituzten geziak eta zuinak. Seinale horiek guztiak udalerri bakoitzaren identifikazio-koloreak aintzat hartuz ipinita daude (Lasarte-Oria: urre zaharra, Urnieta: berdea, Usurbil: laranja eta Andoain: urdina); hala, seinale bat bidean ikusten dugunean zein ibilbidetan gauden jakingo dugu.
Zehazki esanda aukeran dauden ibilbideak ondoko hauek dira:
- ANDOAIN – LASARTE-ORIA. Koloreak, urdina eta urre zaharra; 7,9 km.ko luzera du; oinez soilik egin daiteke eta mendiko oinetakoa beharrezkoa da.
- ANDOAIN – URNIETA. Koloreak, urdina eta berdea; 4,8 km.ko luzera du; oinez edo bizikletaz egin daiteke eta kirola egiteko oinetakoa beharrezkoa da.
- ANDOAIN – USURBIL. Koloreak, berdea eta laranja; 14,9 km.ko luzera du (luzeena da); oinez soilik egin daiteke eta mendiko oinetakoa beharrezkoa da.
- LASARTE-ORIA – URNIETA. Koloreak, urre zaharra eta berdea; 3,9 km.ko luzera du; oinez edo bizikletaz egin daiteke eta kirola egiteko oinetakoa beharrezkoa da.
- LASARTE-ORIA – USURBIL - AGINAGA Koloreak, urre zaharra eta laranja; 9,00 km.ko luzera du (Santuene barrena Aginagako Mapil ingururaino); oinez edo bizikletaz egin daiteke eta kirola egiteko oinetakoa beharrezkoa da.
Buruntzaldeako 2015-2016 ikasturterako planean aurreikusten den bezala, ibilbide hauek guztiak ezagutarazteko martxa bat antolatzea proposatzen da, alegia, Buruntzaldeko ibilbideen eguna, 2015ko urriaren 11an (igandea).
Buruntzaldeko Ibilbideen eguneko zehaztasunak:
EGUNA: 2015ko urriaren 11a, igandea.
ORDUTEGIA: 9:00 - 14:00 bitarte
KONTROLAK ETA ANOA: Herri bakoitzean kontrol une bat egongo da (Usurbilen bi), argibideak emateko eta mokaduak eta edatekoak banatzeko.
- USURBILEN: Santueneako auzoan, Zorrotzeko zubiaren parean eta Aginagan Mapil inguruan
- ANDOAINEN: Udaletxe azpian
- LASARTE-ORIAN: San Pedro elizaren ondoko plazan
- URNIETAN: Udaletxea azpian
Partaide bakoitzari abiatzen denean txartel bat emango zaio, abiatzen den lekuko zigiluarekin; partaide batek bi ibilbide eginez gero, egunaren oroigarria den riñonera bat jasoko du opari. Salbuespenak Andoain-Usurbil eta Andoain-Lasarte-Oria ibilbideak dira, bietako edozein norabidean eginez gero riñonera lortuko baita.
Bukaeran autobus zerbitzua izango da norbera abiatu den herrira itzultzeko; zerbitzu hau erabiltzeko, derrigor, hasieran jasotako txartela zigilatua aurkeztu beharko da. Ordutegiak hauek dira:
AGINAGA |
USURBIL |
LASARTE-ORIA |
ANDOAIN |
URNIETA |
Ezpaldiko gasolindegia gasolinera |
S.OInazio borobilgunea Rotonda |
Dorretxeko biribilgunea Rotonda de la Casa Torre |
Goiko plazaren atzealdean Trasera de Goiko Plaza |
Kiosko geltokian |
12:00 |
12:07 |
12:15 |
12:30 |
12:40 |
13:00 |
13:07 |
13:15 |
13:30 |
13:40 |
14:00 |
14:07 |
14:15 |
14:30 |
14:40 (bukaera) |
Antolaketa: Buruntzaldeko udalerriak (Andoain, Lasarte-Oria, Urnieta, Usurbil).
Kolaboratzaileak: Andatza Mendi Elkartea.
Euskalduna Mendizale Elkartea.
Ostadar K.F, Sección de Montaña.
SUPER AMARA.
Antolaketaren arduraduna: URNIETA
Kontrol puntuen arduraduna: UDALERRI BAKOITZA