Albisteak

Ura-estolderiaren tasa ordaintzeko epea zabalik (2018ko lehenengo lauhilekoa)

2018-06-25 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Ogasuna

Zergadun guztiei jakinarazten zaie 2018. urteko lehenengo lauhilekoari dagokion Ura eta Estolderiaren Tasa ordaintzeko borondatezko epea 2018ko uztailaren 16an amaitzen dela.

HELBIDERATU GABEKO ERREZIBOAK Banku eta Aurrezki kutxetan edo Lasarte-Oriako Udalaren web orrialdean ordaindu ahal izango dira (www.lasarte-oria.eus; administrazioa – tramiteak on line – nire ordainketa on line)

HELBIDERATUTAKO ERREZIBOAK borondatezko epearen azken egunean kargatuko dira zergadun bakoitzak zehazturiko kontu korrontean, hau da, 2018ko uztailaren 16an.

Ordain gutuna jaso ez duenak, edota beste aleren baten beharra duenak, Udaletxeko hirugarren solairuan kokaturiko Zergabilketa bulegora jo dezake, ala 943376187 telefono zenbakira deitu, argibideren bat behar izanez gero.

Borondatezko epearen azken egunetik aurrera, ordaindu gabeko erreziboak dagokion errekarguarekin, premiamenduzko prozeduraren bitartez exijituko direla jakinarazten da.

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna