Albisteak
Ura-estolderiaren tasa ordaintzeko azken egunak (2015eko bigarren lauhilekoa)
2015-11-13 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Ogasuna
Lasarte-Oriako Udaleko zergabilketa bulegoak gogorarazten du, 2015eko 2. lauhilabeteko ura-estolderiaren tasa borondatezko epean ordaintzeko azken eguna datorren astelehena 2015eko azaroaren 16a dela.
- HELBIDERATUTAKO ERREZIBOAK: borondatezko epearen azken egunean, 2015eko azaroaren 16an kargatuko dira zergadun bakoitzak zehazturiko kontu korrontean.
- HELBIDERATU GABEKO ERREZIBOAK: Ordainketa, Banku eta Aurrezki kutxetan egin daiteke, baita www.lasarte-oria.eus web orrian ere (administrazioa – tramiteak on line – nire ordainketa on line).
Azken egun honetatik aurrera, ordaindu gabeko erreziboak dagokion errekarguarekin, premiamenduzko prozeduraren bitartez exijituko direla jakinarazten da.
Edozein zalantza edo argibide behar izanez gero, jarri harremanetan Udaletxeko hirugarren solairuan kokaturiko Zergabilketa bulegoarekin edo 943 376187 telefonora deitu.