Albisteak

Udaletik animatzea nahi dira "Belarriprest establezimenduetan" euskaraz egitea

2017-03-23 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Udaletik herritarrak animatzea nahi dira "Belarriprest establezimenduetan" euskaraz egitera erosketak. Merkatariek herritarroi "Tratu on bat" emateko bidean urrats bat gehiago dugu.

Maratoian Belarriprest ikurra zuen karteltxo bat banatu zen hainbat dendatan.

Gerora, zerbait iraunkorragoa izatea nahi eta, denda haiei guztiei bi aldeetatik ikus daitekeen pegatina eskaini zitzaien. Baiezkoa izan zen gehiengoaren erantzuna.

Maratoia bukatu ondoren merkataritzako zein ostalaritzako gainerako establezimenduei ere eskaini zitzaien pegatina jartzeko aukera.

Horretarako, euskaraz hitz egiten duenari ulertuko dion dendari/ostalaria behar du izan establezimenduak. Hainbat izan ziren pegatina eskatu zutenak, eta aurretik zutenekin batuta 60 pegatina banatu dira pasa den astean zehar

Udalaren Sozioekonomiako departamentuak eta Aterpeak 400 establezimendu bisitatuko dituzte. Hasi dira jada bisitak eta bisita horietan Udalak euskara zerbitzuaren bitartez dituen laguntzen inguruko informazioa emango zaie arduradunei

Eta “belarriprest” pegatina izateko aukera ere eskainiko zaie.

Pegatina jarri ahal izateko, herritar euskalduna ulertzeko gai izan behar da establezimenduko jendaurreko langilea.

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna