Albisteak

Udalean sozioekonomia arloko Batzorde informatibo berri bat sortzea erabaki zen Udalbatzarrean

2013-02-13 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Sozioekonomia

Sozio-ekonomia arloko gaiak espezifikoki jorratuko dituena izango da. Orain arte Gizarte Zerbitzuetan kokatua zegoen enplegua, hemendik aurrera, batzorde berri bat osatuko du, bertatik aterako da eta kontsumo nahiz komertzio arloak batuko zaizkio.

 Enplegu dinamizatzailea batzorde horretako tekniko arduradun izendatuko da eta administrari laguntzaile bat ezarri. Bertan elkarte interesatuek tokia izango dute, batez ere, jarduera sozio-ekonomikoarekin zerikusia dutenak. Honela, gai honi Udalak gertuagotik hartzeko asmoa du eta herritarren nahiz aktore sozio-ekonomikoen partehartzetik berriro ere beharrezkoa den etekina atera. Hau eginda, gainera, elkarteek mahai erabakigarrietan ahotsa izateko aukera izango dute eta bozkatzen dena hurrenez hurren ikusteko aukera.

 Azkenik, batzorde horretan Lanbideren parte hartzea eskatu eta eskumenak eskuordetzean ematearen aukera baloratzeko eskakizuna helaraziko da.

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna