Albisteak
Udalbatzarrak joan den ekainaren 10ean ohiko udalbatzarra burutu zuen
2014-06-11 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala
Asteartean, 2014ko ekainaren 10ean buruturiko udalbatzarrak 5 puntu eztabaidatu zituen eta jarraian bertan harturiko erabakien berri ematen dizuegu. Bertan bozketa guztien datuak ikusgai dituzue.
1.- 2014ko otsailaren 11n egindako bilkuraren aktaren onarpena.
AHO BATEZ ONARTZEN DA
2.- Alkatetzako Dekretuaren kontu ematea, Udal Plangintzako Aholku Batzordeko kideen izendapenari buruzkoa.
DENAK JAKINAREN GAINEAN GERATZEN DIRA.
3.- Udaleko PSE-EE-PSOE taldeak aurkeztutako mozioa "Auzo azokari buruzkoa".
ALDE 5 (5 PSOE)
KONTRA 5 (5 BILDU)
ABSTENTZIOAK 4 (2 EAJ- 2 PCLO)
KALITATEZKO ALKATEAREN BOZKAREKIN BERTAN BEHERA GERATZEN DA.
4.- Udaleko BILDU taldeak aurkeztutako mozioa "Euskal Kutxen etorkizunari buruzko mozioa".
ALDE 2 (2 EAJ)
KONTRA 5 (5 BILDU)
ABSTENTZIOAK 7 (5 PSOE - 2 PCLO)
BERTAN BEHERA GERATZEN DA
ALDE 5 (5 BILDU)
KONTRA 7 (5 PSOE - 2 EAJ)
ABSTENTZIOAK 2 (2 PCLO)
BERTAN BEHERA GERATZEN DA
5.- Galdera eta Erreguak