Albisteak

Udalbatzarrak datorren ostiralean, abenduak 19 ohiz kanpoko bilkura ospatuko du

2014-12-17 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala

Udalbatzarrak, datorren ostiralean, abenduak 19, goizeko 11:30etan, ohiz kanpoko bilkura ospatuko du. Bertan ondoren zehazten diren gaiak eztabaidatuko dira:

GAI   ZERRENDA

1.- Alkate-lehendakariari baimena ematea auzitegietan kereila bat aurkezteko, Lasarte-Oriako Udalak Nikaraguako Somoto hiriko hainbat instituziori eta herritarri emandako laguntza ekonomikoak edo dirulaguntzak direla medio burututako jokabideei buruzkoa, ahalmena ematen zaiolarik xede horretarako abokatuak nahiz prokuradoreak izenda ditzan eta hura tramitatzeko egoki deritzon beste edozein neurri har dezan.

2.- “Euskara Sustatzeko Ekintza Plana Lasarte-Orian 2014-2017” plana onestea.

   3.- Kaleak garbitzeko, hiri-hondakin solidoak biltzeko eta beste antzeko batzuen kontratuaren iraupena luzatzeari onespena ematea.

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna