Albisteak
Udalbatzarrak datorren asteartean, uztailak 11 ohiko bilkura ospatuko du
2017-07-07 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Udalbatzarrak, datorren asteartean, uztailak 11, arratsaldeko 18:30tan, ohiko bilkura ospatuko du. Bertan ondoren zehazten diren gaiak eztabaidatuko dira:
GAI ZERRENDA
1.- 2017ko martxoaren 31ean, apirilaren 7an eta maiatzaren 9an ospatutako batzarren akten onarpena.
2.- 2017ko aurrekontuaren Kreditu Gehigarrien 1. Espedientearen onarpena.
3.- 2017ko ekitaldian kredituak aldatzeko gaur arte bideratu diren dosierren berri ematea.
4.- Behin betiko onespena ematea A-36 Zatarain HIEaren Kontzertazioko Batzarrak sustatutako “A-36 Zatarain HIEko Plan Partzialaren 2. Aldaketa Puntualari”.
5.- Lasarte-Oriako arau subsidiarioetako “A.33 Teresategi” eremuari eta Donostiako “AÑ.10 Recalde (II)” eremuari eta HAPOko bide-sistema orokorrari dagokienez Lasarte-Oriako eta Donostiako udalerriak bateragarri egiteko Plana tramitatzeko hitzarmenaren onarpena.
6.- Kontu ematea: EAJ-PNV udal taldeak bere barruko egituran egindako aldaketa.
7.- PP udal taldeak aurkeztutako mozioa: “Miguel Angel Blancoren bahiketaren eta hilketaren hogeigaren urteurrenaren” inguruan.
8.- EH BILDU udal taldeak aurkeztutako mozioa: “Zumaburu-Sasoeta ikastetxearen egoera dela eta”.
9.- EH BILDU udal taldeak aurkeztutako mozioa: “Etxez etxeko laguntza zerbitzua”-ri buruzkoa.
10.- Galdera eta erreguak.