Albisteak
Udalbatzarrak datorren asteartean otsailak 9 ohiko bilkura ospatuko du
2016-02-05 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Udalbatzarrak, datorren asteartean, otsailak 9, arratsaldeko 18:30tan, ohiko bilkura ospatuko du. Bertan ondoren zehazten diren gaiak eztabaidatuko dira:
GAI ZERRENDA
1.- 2015eko azaroaren 6an eta 10ean ospatutako batzarren akten onarpena.
2.- ADLOP Udal taldeak aurkeztutako mozioa: “Garoñako zentral nuklearra ez dezatela berriz zabaldu”.
3.- PSE-EE-PSOE Udal taldeak aurkeztutako mozioa: “Pobretasuna energetikoaren kontra borrokatzeko hartu behar diren neurriak”.
4.- Bozeramaileen Batzarrak aurrez onartu izanik Udalbatzarrean tratatu ahal izateko mozioa: “SEADen aldarrikapenaren 40. urteurrena”.
5.- Bozeramaileen Batzarrak aurrez onartu izanik Udalbatzarrean tratatu ahal izateko “Elebeltzen inguruan Alkateak hartutako neurrien inguruko” mozioa.
6.- ADLOP Udal taldeak aurkeztutako mozioa “Correscales – Prekarietatearen kontrako Korrika ekimenari buruzko mozioa, Movistarrentzat lan egiten duten teknikarien aldarrikapenekin solidarizatzeko”.
7.- Galdera eta erreguak.