Albisteak

Udalbatzarrak datorren asteartean otsailak 13 ohiko bilkura ospatuko du

2018-02-08 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Udalbatzarrak  datorren asteartean, otsailak 13 arratsaldeko 18:30tan, ohiko bilkura ospatuko du, Bertan ondoren zehazten diren gaiak eztabaidatuko dira:

GAI ZERRENDA

1.- 2017ko urriaren 10ean eta urriaren 19an ospatutako batzarren akten onarpena.

2.- “Euskararen Bidegorria 2013-2017” planaren indarraldia urtebetez luzatzea onestea, non eta lehenago plan berri bat onesten ez den.

3.- “Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) Lasarte-Orian 2014-2017” planaren indarraldia urtebetez luzatzea onestea, non eta lehenago plan berri bat onesten ez den.

4.- Lasarte-Oriako Udaleko pertsonalaren laneko kondizioen marko arautzaile berria onestea.

5.- EH BILDU udal taldeak aurkeztutako mozioa: “Lasarte-Orian praktika zentsuratzaileen kontra”-ko mozioa.

Mozioa irakurri

6.- ADLOP udal taldeak aurkeztutako mozioa: “Zaharrentzako apartamentu babestuak eratzea”.

Mozioa irakurri

7.- Alderdietako bozeramaileek aldez aurretaik konformatuta “Euskal Herriko Lagunak Mendebaldeko Saharakoekin Bat” aurkeztutako mozioa.

Mozioa irakurri

8.- Galdera eta erreguak

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna