Albisteak
Udalbatzarrak datorren asteartean otsailak 10 ohiko bilkura ospatuko du
2015-02-06 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Udalbatzarrak datorren asteartean otsailak 10, arratsaldeko 18:30tan ohiko bilkura ospatuko du. Bertan ondoren zehazten diren gaiak eztabaidatuko dira:
GAI ZERRENDA
* Zinegotzi karguaz jabetzea, Fernando Escoriaza Larraya jn.
1.- 2014ko irailaren 9an, urriaren 14ean eta abenduaren 19an egindako bilkuren akten onarpena.
2.- Udal talde sozialistak aurkeztutako mozioa “Hondakinen tratamenduaren egoera”-ri buruzkoa.
3.- Bozeramaileen Batzarrak aurrez onartu izanik Udalbatzarrean tratatu ahal izateko mozioa: “Erregistro Zibilen pribatizazioari buruzkoa”.
4.- Bozeramaileen Batzarrak aurrez onartu izanik Udalbatzarrean tratatu ahal izateko mozioa: “Euskal Herriko lagunak mendebaldeko Saharakoekin bat”.
5.- Bildu taldeak aurkeztutako mozioa: "Erraustegirik ez, organikoen birziklapena orain".
6.- Galdera eta erreguak.