Albisteak

Udalbatzarrak datorren asteartean martxoak 10 ohiko bilkura ospatuko du

2015-03-06 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Udalbatzarrak datorren asteartean martxoak 10, arratsaldeko 18.30tan ohiko bilkura ospatuko du. Bertan ondoren zehazten diren gaiak eztabaidatuko dira:

GAI ZERRENDA

1.- 2014ko azaroaren 4an, azaroaren 11n eta azaroaren 17an egindako bilkuren akten onarpena.

2.- Kontu ematea: PSE-PSOE-ko Batzarren Informatiboen kideak.

3.- 2015 Ekitaldian kredituak aldatzeko gaur arte bideratu diren dosierren berri ematea.

4.- “Lasarte-Oriako Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko, “Atsobakar” Adineentzako Udal Egoitzaren Kudeaketa Eskualdatzeari buruzko hitzarmena aldatzeko  Lehendakariaren proposamena.

5.-  Lanpostuen Zerrendan agertzen diren hiru lanposturi hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasun-data aldatzeko Batzordeburuaren proposamena, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak helarazitako txostena ikusirik.

6.- Udaleko langileen hizkuntzazko prestakuntza arautzen duen "Lasarte-Oria herrian eta udalean euskararen erabilpena normalizatzeko arauei buruzko udal-ordenantza"ren 6.5. puntua eta puntu hori aplikatzeko udalbatzarrak 2007ko martxoaren 21eko bilkuran onetsitako araudia aldatzeko proposamena onestea. 

7- PSE-PSOE-k aurkeztutako mozioa: “Lasarte-Oria eta Usurbilgo Korreos-en eman diren enplegu murrizketei” buruzkoa.

Mozioa irakurri

8.- PSE-PSOE-k aurkeztutako mozioa: “Aterpea elkarteari lokal bat lagatzea”-ri buruzkoa.

Mozioa irakurri

9.- Bozeramaileen Batzarrak aurrez onartu izanik Udalbatzarrean tratatu ahal izateko “Podemos Lasarte-Oria” taldeak aurkeztutako mozioa, “Kutxabank-i Oria auzoan kutxazain automatiko bat jartzeko eskatuz”.

Mozioa irakurri

10.- Udal kontuhartzaileak 2014-ko abenduaren 30 arte bideratu dituen erreparoak.

11.- Galdera eta erreguak

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna