Albisteak
Udalbatzarrak datorren asteartean irailak 8 ohiko bilkura ospatuko du
2015-09-07 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Udalbatzarrak, datorren astertean, irailak 8, arratsaldeko 18:30tan, ohiko bilkura ospatuko du. Bertan ondoren zehazten diren gaiak eztabaidatuko dira:
GAI ZERRENDA
1.- 2015eko uztailaren 7an eta 14an ospatutako batzarren akten onarpena.
2.- 2015 ekitaldian kredituak aldatzeko gaur arte bideratu diren dosierren berri ematea.
3.- Udaleko ondasun eta eskubideen 2014ko inbentarioan egindako aldakuntzak onestea.
4.- 2014ko ekitaldiko aurrekontuaren kontu orokorraren dosierra onartzea.
5.- Bozeramaileen Batzarrak aurrez onartu izanik Udalbatzarrean tratatu ahal izateko "PAH-Kaleratzeak STOP Desahucios"-ek aurkeztutako mozioa, "Kaleratzeak bukatzea exijituz eta Udalaren kolaborazioa eskatuz hauek bertan behera gera daitezen".
6.- PSE-PSOE-k aurkeztutako mozioa: "Lasarte-Oriako udalerria Siriako gerrako eta gatazkan diren beste herrialde batzuetako errefuxiatuen aterpetzaile deklaratzea"-ri buruzkoa.
7.- Galdera eta erreguak.