Albisteak
Udalbatzarrak datorren asteartean ekainak 12 ohiko bilkura ospatuko du
2018-06-07 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Udalbatzarrak datorres asteartean ekainak 12, arratsaldeko 18:30tan ohiko bilkura ospatuko du. Bertan ondoren zehazten diren gaiak eztabaidatuko dira:
GAI ZERRENDA
1.- 2018ko martxoaren 13an ospatutako batzarraren aktaren onarpena.
2.- 2018-2019 urteetarako, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Lasarte-Oriako Udalaren arteko Etxeko Laguntza Zerbitzurako hitzarmena sinatzea onestea.
3.- Lasarte-Oriako udalerriko etxebizitzen eraikinetan igogailuak instalatzeko edo irisgarritasuna hobetzeko obrak egiteko diru-laguntzak arautzen duten oinarriak onestea.
4.- “Lasarte-Oriako udalaren bide-garbiketaren zerbitzuko lanak eta antzeko beste lan batzuk” adjudikatzea.
5.- “Arkitekto aholkulari” lapostu berriari dagokion hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasun-data onestea, Hizkuntza Politkarako sailburuordetzak helarazitako txostena ikusirik.
6.- “Ondareko Administraria” lanpostu berriari dagokion hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasun-data onestea, Hizkuntza Politkarako sailburuordetzak helarazitako txostena ikusirik.
7.- “Kaporala-Agente Lehena” bost lanpostuei hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasun-data aldatzeko proposamena onestea, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak helarazitako txostena ikusirik.
8.- PSE-EE-PSOE udal taldeak aurkeztutako erakunde adierazpena: “ETA banda terroristaren disolusioaren ondoren”.
9.- EH BILDU udal taldeak aurkeztutako mozioa: “Hileta zibilak egiteko Udal Ordenantza sortzearen alde”.
10.- EH BILDU udal taldeak aurkeztutako mozioa: “Gizarte Zerbitzutako departamentuan errefortzu neurriak eskatzeko”.
Mozioa irakurri
11.- Galdera eta erreguak.