Albisteak
Udalbatzarrak datorren asteartean, ekainak 10, ohiko udalbatzarra burutuko du
2014-06-06 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala
Udalbatzarrak datorren ASTEARTEAN, EKAINAK 10, 18:30etan, OHIKO bilkura egingo du jendaurreko ekitaldian. Bertan hurrengo gaiak landuko dira:
GAI ZERRENDA
1.- 2014ko otsailaren 11n egindako bilkuraren aktaren onarpena.
2.- Alkatetzako Dekretuaren kontu ematea, Udal Plangintzako Aholku Batzordeko kideen izendapenari buruzkoa.
3.- Udaleko PSE-EE-PSOE taldeak aurkeztutako mozioa "Auzo azokari buruzkoa".
4.- Udaleko BILDU taldeak aurkeztutako mozioa "Euskal Kutxen etorkizunari buruzko mozioa".
5.- Galdera eta erreguak.