Albisteak
Udalbatzarrak datorren asteartean azaroak 14 ohiko bilkura ospatuko du
2017-11-09 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Udalbatzarrak, datorren asteartean azaroak 14, arratsaldeko 18:00tan ohiko bilkura ospatuko du. Bertan ondoren zehazten diren gaiak eztabaidatuko dira:
GAI ZERRENDA
1.- 2016ko ekitaldiko aurrekontuaren kontu orokorraren dosierraren onespena.
2.- 2017ko aurrekontuaren Kreditu Gehigarrien 3. Espedientea.
3.- A-35 Zabaleta Berri HIEko a.3.1-17, a.3.1-18 eta a.3.1-19 partzeletako Xehetasunezko Estudioaren behin betiko onarpena.
4.- Gipuzkoako garraioaren lurralde agintaritzaren barruan dauden Gipuzkoako administrazioen eremuan, bidaiarien errepide bidezko garraio-zerbitzu publiko erregularrak harmonizatzeko erreglamentuaren aldaketaren onarpena. (Lasarte-Oriako hiri garraioaren erregelamendua).
5.- Lasarte-Oriako udalaren bide-sareko garbiketaren zerbitzua eta beste antzekoak kontratatzeko espedientea onartzea.
6.- EH BILDU udal taldeak aurkeztutako erakunde adierazpena: “Kataluniako errepublikaren aldeako”.
7.- EH BILDU udal taldeak aurkeztutako mozioa: “Autobus zerbitzu murrizketen kontra”.
8.- ADLOP udal taldeak aurkeztutako mozioa: “Udal zerbitzuak baliatzeko txartel bakarra ezartzea”.
9.- EAJ-PNV udal taldeak aurkeztutako mozioa: “Lasarte-Oriako haur parkeak eta kale kirol guneen mantenua”.
10.- Galdera eta erreguak.