Albisteak
Udalbatzarrak datorren asteartean azaroak 11 ohiko bilkura ospatuko du
2014-11-07 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Udalbatzarrak AZAROAK 11n arratsaldeko 18:30tan, OHIKO bilkura egingo du jendaurreko ekitaldian. Bertan hurrengo gaiak landuko dira:
GAI ZERRENDA
1.-.2014ko maiatzaren 13an egindako bilkuraren aktaren onarpena.
2.- Lasarte-Oriako Udalean jazarpen eta beste arrisku psikosozial batzuen alorrean izan daitezkeen gatazken prebentziorako eta konponbiderako jarduera-protokoloaren behin betiko onarpena.
3.- Lasarte-Oriako udala eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko hitzarmenaren onarpena: hau da, “Atsobakar zahar-egoitzaren. Kudeaketaren eskualdatzeari dagokiona”.
4.- Udal talde sozialistak aurkeztutako mozioa “Ebolari buruzko mozio humanitarioa”.
5.- Udal talde sozialistak aurkeztutako mozioa “Genero-indarkeria kontrako nazioarteko egunari buruzko mozioa”.
6.- Bildu taldeak aurkeztutako mozioa "Gardentasunaren inguruko arautegi bat idazteko proposamena”-ri buruzkoa.
7.- Galdera eta erreguak.