Albisteak
Udalbatzarrak datorren asteartean apirilak 12 ohiko bilkura ospatuko du
2016-04-08 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Udalbatzarrak, datorren asteartean, apirilak 12, arratsaldeko 18:30tan, ohiko bilkura ospatuko du. Bertan ondoren zehazten diren gaiak eztabaidatuko dira:
GAI ZERRENDA
1.- 2016ko otsailaren 9an ospatutako batzarraren aktaren onarpena.
2.- 2015ko ekitaldian kredituak aldatzeko gaur arte bideratu diren dosierren berri ematea.
3.- 2016ko ekitaldian kredituak aldatzeko gaur arte bideratu diren dosierren berri ematea (aurrekontuko 1. Kreditu Transferentziak).
4.- 2016ko ekitaldian kredituak aldatzeko gaur arte bideratu diren dosierren berri ematea (aurrekontuko 1. Kreditu Txertaketak).
5.- 2015eko ekitaldiko likidazioaren dosierraren berri ematea.
6.- Ekonomia-jardueren gaineko zergaren tarifa aldaketa.
7.- Udal talde sozialistak aurkeztutako adierazpen instituzionala: “Etxebizitza duin eta egoki bat legez okupatzeko eskubide subjektiboa eta etxebizitzako prestazio ekonomiko berria erregelamendu bidez garatzea”-ri buruzkoa.
8.- Udal talde sozialistak aurkeztutako adierazpen instituzionala: “Europar Batasuneko Estatu eta Gobernu buruek Turkiarekin izenpetutako aurreakordioa”-ri buruzkoa.
9.- PSE-EE-PSOE eta EAJ-PNV Udal taldeek aurkeztutako baterako mozioa: “Haur-parkeen irisgarritasuna ezinduentzat”.
10.- EAJ-PNV Udal taldeak aurkeztutako adierazpen instituzionala: “Europa-Errefuxiatuak-Siria-Turquía”.
11.- EH BILDU Udal taldeak aurkeztutako adierazpen instituzionala: “Usurbil-Lasarte-Oria-Ospitalea lotzen dituen T2 autobusen zerbitzuan murrizketak ez egitearen aldeko”-ari buruzkoa.
12.- ADLOP Udal taldeak aurkeztutako mozioa: “Herritarrenganako Kontu irekien ordenantzaren proposamena eta kudeaketa etiko eta gardena garatzea”-ri buruzkoa.
13.- EH BILDU Udal taldeak aurkeztutako mozioa: "Auzo-konpostajea sustatzearen aldeko adierazpen instituzionala"
14.- Galdera eta erreguak.