Albisteak

Udalbatzarrak datorren asteartean apirilak 10 ohiko bilkura ospatuko du

2018-04-05 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Udalbatzarrak  datorren asteartean, apirilak 10 arratsaldeko 18:30tan, ohiko bilkura ospatuko du, Bertan ondoren zehazten diren gaiak eztabaidatuko dira:

GAI   ZERRENDA

1.- 2017ko abenduaren 12an, 2018ko urtarrilaren 9an, eta 23an ospatutako batzarren akten onarpena.

2.-  2017ko aurrekontuko 2. kreditu transferentziak espedientearen bidez egin beharreko kreditu aldaketaren berri ematea.

3.- 2017ko ekitaldiko likidazioaren dosierraren berri ematea.

4.- Kontu-Hartzaile jaunak 2016ko 3.lauhilekoan, eta 2017.urtean egindako erreparo-txostenen kontu ematea.

5.- 2018ko aurrekontuko 1. kreditu txertaketak espedientearen bidez egin beharreko kreditu aldaketaren berri ematea.

6.- Kreditu gehigarrien bidez kredituak aldatzeko dossierra, 2018/1 zenbakiaz identifikatua, onesteko proposamena.

7.- 2018. urteko Aurrekontu Orokorraren proiektua onestea.

8.- Batzordeburuaren proposamena: Lasarte-Oriako Udalaren titularitatepeko alokairuko etxebizitza sozialen araudia bertan behera uztea.

9.- EH BILDU-k aukeztutako adierazpen instituzionala “Katalunian gertatutako atxiloketak” direla eta.

Adierazpen instituzionala ikusi

10.- ADLOP-k aurkeztutako mozioa “energia efizientzia eta aurreztea“-ri buruzkoa.

Mozioa ikusi

11.- ADLOP-k aurkeztutako mozioa “Euskadi Lagunkoia” udalerrien sarea"“-ri buruzkoa.

Mozioa ikusi

12.- Bozeramaileen Batzarrak aurrez onartu izanik Udalbatzarrean tratatu ahal izateko, Udal Langileen Komiteak aurkeztutako mozioa: “Udaleko Lan Hitzarmenean 91. eta 98. artikuluetan jasotzen dena betetzea”-ri buruzkoa.

Mozioa ikusi

13.- Galdera eta erreguak.

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna