Albisteak

Udalbatzarrak atzoko bilkuran hartutako erabakien emaitzak

2018-06-13 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Udalbatzarrak atzo buruturiko ohiko bilkuran honako akordio hauek hartu zituen:

GAI ZERRENDA

1.- 2018ko martxoaren 13an ospatutako batzarraren aktaren onarpena. Aho batez onartua

2.- 2018-2019 urteetarako, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Lasarte-Oriako Udalaren arteko Etxeko Laguntza Zerbitzurako hitzarmena sinatzea onestea. Onartua

Alde       10  (7 PSE-EE-PSOE, 2 EAJ-PNV, 1 PP)

Kontra     0

Absten.   6  (4 EH BILDU, 2 ADLOP)

3.- Lasarte-Oriako udalerriko etxebizitzen eraikinetan igogailuak instalatzeko edo irisgarritasuna hobetzeko obrak egiteko diru-laguntzak arautzen duten oinarriak onestea. Aho batez onartua

4.- “Lasarte-Oriako udalaren bide-garbiketaren zerbitzuko lanak eta antzeko beste lan batzuk” adjudikatzea. Onartua

Alde       8  (7 PSE-EE-PSOE, 1 PP)

Kontra   0

Absten   8  (4 EH BILDU,  2 EAJ-PNV, 2 ADLOP)

5.- “Arkitekto aholkulari” lapostu berriari dagokion hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasun-data onestea, Hizkuntza Politkarako sailburuordetzak helarazitako txostena ikusirik. Onartua

Alde    10  (7 PSE-EE-PSOE, 2 ADLOP, 1 PP)

Kontra  6  (4 EH BILDU, 2 EAJ-PNV)

6.- “Ondareko Administraria” lanpostu berriari dagokion hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasun-data onestea, Hizkuntza Politkarako sailburuordetzak helarazitako txostena ikusirik. Aho batez

7.- “Kaporala-Agente Lehena” bost lanpostuei hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasun-data aldatzeko proposamena onestea, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak helarazitako txostena ikusirik. Onartua

Alde     10 (7 PSE-EE-PSOE, 2 ADLOP, 1 PP)

Kontra   6  (4 EH BILDU, 2 EAJ-PNV)

8.- PSE-EE-PSOE udal taldeak aurkeztutako erakunde adierazpena: “ETA banda terroristaren disolusioaren ondoren”. Onartua

Alde      8  (7 PSE-EE-PSOE, 1 PP)

Kontra  8  (4 EH BILDU, 2 ADLOP, 2 EAJ-PNV)

Berdinketa suertatzen denez berriro bozkatzen da emaitza berdinarekin, beraz Alkatearen kalitatezko aldeko botoarekin adierazpena onartu egiten da.

Adierazpena irakurri

9.- EH BILDU udal taldeak aurkeztutako mozioa: “Hileta zibilak egiteko Udal Ordenantza sortzearen alde”.

PSE-EE-PSOE eta EH BILDUk baterako mozioa aurkezten dute gai honen inguruan. Onartua

Alde     15  (7 PSE-EE-PSOE, 4 EH BILDU, 2 ADLOP, 1 EAJ-PNV, 1 PP)

Absten.  1 (1 EAJ-PNV) - kanpoan zegoelako bozkatzerakoan

Mozioa irakurri

10.- EH BILDU udal taldeak aurkeztutako mozioa: “Gizarte Zerbitzutako departamentuan errefortzu neurriak eskatzeko”. Onartua

Alde     8  (4 EH BILDU, 2 ADLOP,  2 EAJ-PNV)

Kontra  7  (7 PSE-EE-PSOE)

Absten. 1  (1 PP)

Mozioa irakurri

EH BILDUk azken momentuan erakunde adierazpen bat sartzen du "Altasasuko detentzioak direla eta". Bozketa egin eta gero gai zerrendan sartzea onartzen da aho batez. Adierazpena bera BAZTERTZEN da:

Alde  8  (4 EH BILDU, 2 EAJ-PNV, 2 ADLOP)

Kontra  8  (7 PSE-EE-PSOE, 1 PP)

Berdinketa suertatzen denez berriro bozkatzen da emaitza berdinarekin, beraz Alkatearen kalitatezko kontrako botoarekin adierazpena baztertu egiten da.

Adierazpena irakurri

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna