Albisteak
Udalbatzarrak atzo, irailak 8, hartutako erabakiak
2015-09-09 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
2015eko irailaren 8an buruturiko ohiko Udalbatzarrak 7 puntu eztabaidatu zituen eta jarraian bertan harturiko erabakien berri ematen dizuegu. Bertan, bozketa guztien datuak ikusgai dituzue:
GAI ZERRENDA
1.- 2015eko uztailaren 7an eta 14an ospatutako batzarren akten onarpena.
AHO BATEZ ONARTUAK
2.- 2015 ekitaldian kredituak aldatzeko gaur arte bideratu diren dosierren berri ematea.
KONTU EMATEN DA
3.- Udaleko ondasun eta eskubideen 2014ko inbentarioan egindako aldakuntzak onestea.
ALDE 16 (7 PSE-EE-PSOE, 4 EH BILDU, 3 ADLOP, 2 EAJ-PNV)
KONTRA 0
ABSTENTZIOAK 1 (1 PP)
4.- 2014ko ekitaldiko aurrekontuaren kontu orokorraren dosierra onartzea.
AHO BATEZ ONARTUA
5.- Bozeramaileen Batzarrak aurrez onartu izanik Udalbatzarrean tratatu ahal izateko "PAH-Kaleratzeak STOP Desahucios"-ek aurkeztutako mozioa, "Kaleratzeak bukatzea exijituz eta Udalaren kolaborazioa eskatuz hauek bertan behera gera daitezen".
AHO BATEZ ONARTUA
6.- PSE-EE-PSOE-k, EH BILDU-k eta ADLOP-ek aurkeztutako emendakin transakzionala: "Lasarte-Oriako udalerria Siriako gerrako eta gatazken diren beste herrialde batzuetako errefuxiatuen aterpetzaile deklaratzeari buruzkoa".
AHO BATEZ ONARTUA
7.- Galdera eta erreguak.