Albisteak

Udalbatzarrak atzo hartutako erabakien bozketak

2017-02-15 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

2017ko otsailaren 14an buruturiko ohiko Udalbatzarrak  10 puntu eztabaidatu zituen eta jarraian bertan harturiko erabakien berri ematen dizuegu. Bertan, bozketa guztien datuak ikusgai dituzue:

GAI ZERRENDA

1.- Nuria Fernandez Castrillo Zinegotzi karguari jabetza hartzea.

KARGUA HARTZEN DU

2.-  2016ko uztailaren 12an, irailaren 13an eta urriaren 11an ospatutako batzarren akten onarpena.

AHO BATEZ ONARTZEN DIRA

3.- “Kaporala-agente lehena” lanpostu berriei dagokien hizkuntza-eskakizunari eta derrigortasun-datari buruzko proposamena, EAJ-PNV, AHAL DU LASARTE-ORIA PUEDE ETA EH BILDU udal talde politikoek aurkeztua.

Puntu hau mahai gainean uztea proposatzen da. Bozketa egin eta gero onartu egiten da mahai gainean uztearena, aldeko 8 botorekin (3 EH BILDU, 3 ADLOP, 2 EAJ-PNV), Kontrako boto batekin (1 PP) eta 7 abstentzioekin (7 PSE-EE-PSOE).

4.- ADLOP udal taldeak aurkeztutako erakunde adierazpena: “Diru-sarrerak bermatzeko errenta (DBE) igoera-ri” buruzkoa. BAZTERTUA

Alde          6    (3 EH BILDU, 3 ADLOP)

Kontra     10  (7 PSE-EE-PSOE, 2 EAJ-PNV, 1 PP)

Abstentz.   0

Ondorioz, PSE-EE-PSOE eta EAJ-PNV-ek aurkeztutako mozio alternatiboa bozkatzen da: ONARTUA

Alde       10  (7 PSE-EE-PSOE, 2 EAJ-PNV, 1 PP)

Kontra      6  (3 EH BILDU, 3 ADLOP)

Abstent.   0

Mozioa irakurri

5.- PP udal taldeak aurkeztutako mozioa: “Froilán Elespe Inciarte oroipena-ri” buruzkoa. BAZTERTUA

Alde   1   (1 PP)

Kontra  3  (3 EH BILDU)

Abstent.  12  (7 PSE-EE-PSOE, 3 ADLOP, 2 EAJ-PNV)

Mozioa irakurri

6.- EH BILDU udal taldeak aurkeztutako mozioa: “Etxegabetzeak ekiditzeko gizarte laguntzen aurrean, finantza erakundeek duten jarrera salatzeko”-ari buruzkoa.

AHO BATEZ ONARTUA

Mozioa irakurri

7.- EAJ-PNV udal taldeak aurkeztutako mozioa: “Azoka eta bertako lehen sektorea berindartzeko”-ari buruzkoa. ONARTUA

Alde    13  (7 PSE-EE-PSOE, 3 ADLOP, 2 EAJ-PNV, 1 PP)

Kontra  0

Abstent.  3 (3 EH BILDU)

Mozioa irakurri

Jarraian bi puntu sartzeko urgentziazko bozketa egiten da. AHO BATEZ ONARTZEN da urgentzia.

8.- Kale garbiketa eta hiri-hondakin solidoak biltzeko kontratu luzapenaren onarpena. ONARTUA

Alde        10   (7 PSE-EE-PSOE, 2 EAJ-PNV, 1 PP)

Kontra      0

Abstentz.  6  (3 EH BILDU, 3 ADLOP)

9.- Hondakinak jasotzeko zerbitzua (errefusa eta tamaina handikoak) San Markos Mankomunitateari kudeatzeko mandatua.  ONARTUA

Alde        10   (7 PSE-EE-PSOE, 2 EAJ-PNV, 1 PP)

Kontra      0

Abstentz.  6  (3 EH BILDU, 3 ADLOP)

10.- Galdera eta erreguak.

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna