Albisteak
Udalbatzarrak atzo, azaroak 10, hartutako erabakiak
2015-11-11 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
2015eko azaroaren 10ean buruturiko ohiko Udalbatzarrak 6 puntu eztabaidatu zituen eta jarraian bertan harturiko erabakien berri ematen dizuegu. Bertan, bozketa guztien datuak ikusgai dituzue:
GAI ZERRENDA
1.- Alkatetzaren proposamena: Azaroaren 25erako mozioa “Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna”-ri buruzkoa.
AHO BATEZ ONARTZEN DA
2.- Talde sozialistak aurkeztutako mozioa, “Lasarte-Oriako Udala Espainiako Udalerri eta Probintzien Federazioan txertatzeko”-ari buruzkoa.
Bozketan berdinketa ematen da; Alkateak ez du bere kalitatezko botoa erabiltzen. Zinegotzi bat falta denez, Alkateak mozioa baztertzen du.
3.- EAJ-PNV eta PP udal taldeek aurkeztutako baterako mozioa, “Gipuzkoan sortzen diren hondakinen kudeaketa”-ri buruzkoa.
ALDE 9 (7 PSE-EE-PSOE, 1 EAJ-PNV, 1 PP)
KONTRA 7 (4 EH BILDU, 3 ADLOP)
ABSTENT. 0
4.- Bozeramaileen Batzarrak aurrez onartu izanik Udalbatzarrean tratatu ahal izateko “Aire Garbia”-k aurkeztutako mozioa: “Zubietako erraustegia”-ri buruzkoa.
- PSE-EE-PSOE talde munizipalak aurkeztutako mozio alternatiboa.
ALDE 14 (7 PSE-EE-PSOE, 4 EH BILDU, 3 ADLOP)
KONTRA 2 (1 EAJ-PNV, 1 PP)
ABSTENT. 0
5.- ADLOP taldeak gai zerrendatik kanpo aurkeztutako mozioa
ALDE 15 (7 PSE-EE-PSOE, 4 EH BILDU, 3 ADLOP, 1 EAJ-PNV)
KONTRA 0
ABSTEN 1 (1 PP)
6.- Galdera eta erreguak.